XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ai, ai, ai, badihoakit! - Egin ezak leihotik... Nik eutsiko haut eror ez hadin.
- Horra: oraintxe tuneleratzen ari gaituk eta inork ez dik igarriko.
Jarri zen, bada, gure Petrikillo leihoan, barrena lasaitzeko, bere aitak eusten ziolarik eta berehalakoan atzeko bagoi batetik halakoxeko deadarra entzuten da: - Purokiko horrek, kontu! tunel bazterra jo gabe.
Aita lotsa-lotsa egin zen bere semeaz eta honela esan zion: - Beste behin, kakalarriak estutzen ba`hau, hua nahi duan lekura, baina ez ni lotsagorritan jarri.
- Eta orain utz nazak bakean lo kuluxka bat egiten.
Jarri zen bada lotan gure Patxiko ahalik eta postura erosoenean, baina berehalakoan semea astinduka hasi zitzaion: - Aita, kaka... larria! - Berriz ere? Hoa zakurraren ipurdira!.
- Ez baitidazu lehenagokoan hasitakoak bukatzen utzi.
Petrikillok egin zituen berriz ere egitekoak leihotik behera, baina amaitzean, kendu zion boltsan zeraman ardo botillari kortxoa eta ipurtzuloan barrena sartu zion: - Horrela bukatuko diagu behingo hire puroarekin
- Eta hire kakalarria dela eta ez dela berriz esnatzen banauk, joango haiz leihotik behera hire puro eta guzti.
- Aita, bigarrengo honetan ez zen purorik, salda bezain mehea egin baitut.